Klaudiar leinua

Klaudiotar leinua[1] Antzinako Erromako familia boteretsuen artean zaharrenetakoa izan zen. Mendeetan zehar, klaudiotarrek Erromako kargu garrantzitsuenetan izan ziren, Errepublikaren eta Inperioaren buru.

Kondairak dioenez, leinuko lehena Atio Klauso izan zen, Erromarekin bakea sustatu zuen sabinar bat. Hori zela eta, jatorrizko hiria, Regilus, utzi behar izan zuen. Erromatarrek Atio Klauso eta haren senitarteko eta jarraitzaile guztiak onartu zituzten. Apio Klaudio Sabino (latinez ahoskatzen zen bezala) izena emanda, senatari izendatu zuten.

  1. 182 Araua. Dinastien izenak. Euskaltzaindia 4. orr.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy